yeray  ona

Yeray: “Mila aldiz altxatuko naiz beharrezkoa bada”

Yeray Alvarezek kimioterapia hartu beharko du, barrabileko minbiziaren jarraipen tratamenduan anomalia bat topatu diotelako.

Ondorioz, 3 hiletan bajan egongo da Athleticeko atzelari gaztea. Kolpe gogorra da berriro arazoak sortzea, abenduan ebakuntza egin eta gero. Baina, orduan altxatu zen bezala orain ere altxatuko dela esan du Yerayk Instagramen zabaldu duen mezuan. “Borroka hau irabaziko dut. Mila aldi altxatuko naiz, beharrezkoa bada”, adierazi du besteak beste. Gainera, gertukoen laguntza ere nabarmendu du.