garitano

Gaizka Garitano Bilbao Athleticeko entrenatzaile berria izango da

Hurrengo bi denboraldietarako sinatu du 

Eibar, Valladolid eta Deportivoren entrenatzaile ohia filial zuri-gorriaren makila hartuko du. Honela jakinarazi du Athleticek bere web-orrialdean, eta Derioko teknikariak bi urteko kontratua sinatu berri du. Hala, Zigandaren postua hartzen du eta Lezamako faktoriaren barruan murgiltzen da Garitano. Gainera, dohain asko dituen entrenatzailea izateaz aparte, esperientzia handia du lehen, bigarren eta bigarren B mailan. 

 

Argazkia: Athletic-Club.eus