ohiane

Ohiane Hernandez jokalaria Eurokopan egongo da

Espainiako Selekzioak deitu du txapelketa europarrean parte hartzeko

Erdilaria talde zuri-gorriaren neska bakarra izango da Txekian jokatuko den 17 urte azpiko Eurokopan. Athleticen bigarren taldeko jokalari oso garrantzitsua bilakatu da Ohiane Betiko Neskak taldetik etorri zenetik, eta apirilaren 30etik maiatzaren 14ra kanpoan egongo da Espainiako selekzioarekin. Orain dela zenbait hilabete Jordaniako Mundialean egon zen, eta oraingoan Eurokopa jokatzeko aukera izango du jokalari bilbotarrak.

 

Argazkia: Athletic-Club.eus