sanjo

Gol festa

Athleticek denboraldiko partidarik onena gauzatu du Las Palmasi 5-1 irabazita

Ligako 32. jardunaldia irekitzen zuten Athleticek eta Las Palmasek San Mamesen. Erakustaldi zuri-gorri bat izan da hasieratik bukaerararte, seguruenik denboraldi osoko neurketarik biribilenean. Festa San Josék hasi du zazpigarren minutuan, korner jaurtiketa baten burukada bat sareetara bidaliz. Athleticek presio oso altu batekin ezustean harrapatu du Las Palmas, eta min handia egin dio bere baloi trantsizioan. Bigarren gola falta jaurtiketa zuzen baten etorri da: Muniainek zale zein beste jokalariak harrituta uzten zituen eskuinez egindako jaurtiketa eder batekin.

Bigasek burukada batez 21ekoa ipini du ondoren, baina ilusio hutsa izan da. Valverderen taldea jaun eta jabe zen, eta 18. minutuan Adurizek gaueko hirugarrena lortu du. Lehoiek atsedenaldia heldu baino lehen aukera argi asko barkatu dituzte, eta markagailua 31 heltzen zen lehen zatia bukatzen zenean. Bigarren zatiari lehenengoari bezain indartsu aurre egin diote, Pio-Pio taldea noraezean sentituz etxeko taldearen futbolarekin. San Josék eta Iturraspek Roque Mesa zein Jonathan Vieraren jokoa moztu dute, eta hemendik heldu da talde bilbotarraren nagusitasun gehiena. Honetaz aparte, goiko jokalariek sekulako norgehiagoka egin dute, Muniain, Williams, Aduriz eta Raul García itzalak izanda atzelari kanariarrentzat.

Markagailua loditzeko Muniainek gaueko bere bigarrena lortzen zuen aldaratze batean, eta minutu batera Adurizek San Joséren pase bat aprobetxatuz 51ekoa ipintzen zuen. Hemendik aurrera minutuak aurrera igaro dira ezer gutxi pasatu barik, eta Las Palmaseko zaleak izan dira protagonista nagusiak. Zalego Pio-Pioak San Mames animatu du, gaur bizitako gol festari giro onaren azken pintzeladak emanez. Garaipen honekin Athleticek momentuz seigarren postua berreskuratzen du, baina taldeak badaki azken txanpa honetan Europako borroka bortitza izango dela. 

 

Partiduko onenak

Muniain: ⚽⚽⚽

Williams: ⚽⚽

San José: ⚽

 

Argazkia: LaLiga.es