granadilla

Kanarietara oporretan

Athleticek sekulako gol zaparrada jaso du Granadillaren etxean, 4-0 galduta Tenerifeko taldearen aurka

Athleticek gaur eguerdian irletako talde baten aurka irekitzen zuen jardunaldia, gizonezkoen kasuan bezalaxe. Sailkapenean bere atzean mantentzen den Granadillari egin behar zion bisita, eta bosgarren postua ziurtatzeko garaipena ezinbestekoa suertatzen zen. Hala ere, lokartuta irten dira protagonista zuri-gorriak berdegunera, eta Sara Tuik defentsaren akats bat aprobetxatzen zuen etxekoak aurretik ipintzeko. Gainera, erreakziorako abagunerik utzi gabe Virgyk 20ekoa lortzen zuen, eta 17. minutuan bi goleko markagailua irauli beharra zuten Joseba Agirreren jokalariek.

Bigarren zatian talde bilbotarrak norgehiagokan sartzeko aukera argiak izan ditu, baina Yulema bere goleatzailearen falta gehiegi sumatu dute. Honela, Granadillak ez du barkatu, eta lehenik Ayanok, eta ondoren Virgyk bigarren aldiz, 40ekoa ipini dute markagailuan. Sekulako jipoia jaso dute zuri-gorriek gaurkoan, eta porrot honek hiru puntura hurbiltzen du Granadilla bosgarren postuaren borrokan. 

 

Argazkia: LaLiga.es