Sepp Maier atezainak “One Club Man Award” saria jasoko du Athleticen eskutik

Mito alemaniarra garaikur honen hirugarren edizioaren protagonista izango da

Lehenengo urtean Matt Le Tissierrek lortu zuen saria Southamptonen gauzatutako karreragatik. Bigarrenean, aldiz, Calcioko izenik adierazgarrienetako bati tokatu zitzaion, Paolo Maldiniri. Aurten, Bayern Municheko eta Alemaniako futboleko jokalari garrantzitsu bati tokatu zaio, eta Athleticek One Club Man Award saria Sepp Maierri ematea erabaki du.

Atepeko mito honek bere karrera profesional osoa Bayern Munichen egin zuen, eta bertan hiru Europako Kopa, Kontinentearteko Kopa bat eta lau Bundesliga irabazi zituen. Honetaz aparte, Alemaniako selekzioaren ikur izan zen, eta Eurokopa zein Mundiala irabazi zituen bere herrialdeko konbinatuarekin. Honela, Athleticek La Palmasen aurkako neurketaren atsedenaldian sarituko du, orain dela hiru urte hasi zuten garaikur berezi honekin jarraitzeko.

 

Argazkia: athletic-club.eus