17309979_1431834666848291_1116048340875855994_o

Estropezua etxean

Zuri-gorriak aurretik joan diren arren Valentziak 4 minututan buelta eman dio markagailuari. (1-2)
Gaurkoan Athleticek 3. sailkatua den Valentzia izan du arerio eta partida garrantzitsua zen aurreko postuei helduta mantentzeko. Lehenengo zatian talde bien arteko jokoan oreka izan da nagusi eta ez da golik igo markagailura.

Bigarren zatia nahasia izan da lehenengo minutuetan. Jokoaren jabetza talde bien artean tartekatzen joan da  eta 67. minutuan Athletic aurretik jarri da markagailuan Garazi Muruak falta jaurtiketa bat buruz errematatu ondoren.

Partidako 83. minutuan Mari Pazek berdinketaren gola egin du, zuri-gorrientzat zoritxarrekoa izan den jokaldi baten. Baina Joseba Agirreren nesken arazoak ez dira hor bukatu. 4 minutu igaro ondoren Mari Pazek berriro, valentziarren bigarren gola egin du Ainhoaren huts garrantzitsu bat aprobetxatuz.

Hortik aurrera bizkaitarrek ezin izan dute berdinketa lortu. Hurrengo aurkaria liderra den Athletico de Madrid izango da.

Garazi Murua ? ? ?

Gimbert ? ?

Erika ?

Argazkia: athletic-club.eus