Zure iritzia, GEURIAko Komunitate berrian

Athleticzaleen topagune bihurtu asmoz, ‘Komunitatea’ atala sortu du Geuria.info-k. Euskaratik, iritziak trukatzea eta eztabaida piztea dira egitasmoaren asmoak.

Athleticen inguruko informazioa zabaltzen duen atariko kideek azaldu dute zale guztiak gonbidatuta daudela Komunitatean parte hartzera. Hasierako filosofiari jarraituta, euskara, gizartean hain hedatua dagoen futbolaren mundura ekartzea da helburua.

Parte hartzera animatzen direnek, izena eman behar dute webgunean bertan, pauso erraz batzuk jarraituta. Gero, hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko eta beste hainbat proposatzeko aukera edukiko du erabiltzaileak.